Abstinentzia sindromea
Ajearen indarra zure indarra baina handiagoa denean, gutxitan jakin ohi duzu noiz den jaikitzeko momentua. Batzuetan jaikitzerakoan nahiago izango nuke momentu egokia ez izan, eta bertan, zerraldo erortzea.
Ez berriro dardarka esnatu.
Ez berriro hotz hori sentitu.
Finean, inoiz bukatuko ez den amets batean murgildu, betirako, bakarrik. Ni, nire munduan, nirea bakarrik den leku hartan, noiz aurkituko zain naiz oraindik, eta edalontzien azpian ez da erantzunik ageri.
Nazkatu naiz bila ibiltzeaz, nazkatu bila ibili eta ez aurkitzeaz.
Nazkatu naiz, zure bila ibiltzeaz, utopiaren utopia zarela pentsatzen ere hasia naiz iada.
Banijoa.
Bazatoz?