HITZAK
AIREAN
"Inoiz, inola, inun ez naiz isilduko"
- Gabriel Aresti
Nire buruaren erretratu bat egiteko eskatu didate, hitzak batzen hasi naiz nolakoa naizen jakinarazteko. Esaldi batekin, zita batekin haste iruditzen zait egokiena, ahalik eta era laburrenean nire burua deskribatzen duena.
​
“Si pierdes la esperanza en momentos de aflicción y de fatiga, tus fuerzas se verán debilitadas.” – Alex De Large.
​
Hori izan zitekeen nire leloa, inoiz amore ematen ez duen pertsona, inoiz esperantza galtzen ez duen pertsona. Behelainoa ego narren, bidearen bukaera bilatzeari uzten ez diona, batzuetan nahiago izango nuke ez horrelako izan. Gustatuko litzaidake utopikoak diren gauzez errazago “paso” egitea.
​
Berdintasunaren aldeko borrokalari bat kontsideratzen naiz. Potolo, argal, txuri, hori, beltz, gizon, emakume, trans, ez binario, homosexual, heterosexual, bi sexual, pansexual… Horregatik erakusten dut nire gizartearekiko gorrotoa, zeinak inolako arrazoi gabe, berdinen artean diskriminatzen duen. Jendea ez da konturatzen, hiltzean, hezur multzo txuri bat baino ez garela izango.
​
Oso pertsona soziablea naiz eta arazo gabe erlazionatzen naiz jendearekin. Nire lagunen lagun, leial direnei leial, ez dut inor ni mintzen uzten, inoiz minik egingo ez didatenak hautatzen ditut, naiz eta batzuetan ez asmatu, gutxi dira arrazoi gabe nire aloan egoteari uzten diotenak Evaristo Paramosek La Polla Recordsen abesti famatuenetariko batean zioen bezala: “Mil colegas quedan tiraos por el camino y cuántos más van a quedar”.
Jaiotzaz okupatua, denbora libre askorik gabe. Denbora dudanean idazteari eta argazkilaritzari dedikatzen diot denbora gehien, baita tabernari ere.
Edozein gai “tabuz” hitz egiteko gai naiz. Sexua, heriotza, terrorismoa, emakumeen hilerokoa… Guztiak guk geuk zentsuratuak gaur egun. Ez dut jarrera honen arrazoia eta jatorria ulertzen. Gaizki begiratzen badidate, berdin zait, aske naiz pentsatzeko, libre naiz hitz egiteko.
​
Sentitzen dudana esaten dut, aurrean zein dudan inporta gabe. Zuzenean edo zeharka. Ez nau inork ixilduko, beti jakingo dute esan anhi diedana.
​
Erraz hasarretzen naiz. Gustatze ez zaidan zerbait egiten dutenean oso erraz sutzen naiz.
​
Egitazko istorioen zalea ez ditut fikziozko nobelak gustoko. Aintzinaroko nobelagintza ere gustatzen zaidan arren, nahiago egiazko istorioak, benetan gertaturikoak eta aldaketa bat suposatu dutenak. Finean, nik ere horretarako idazten baitut.
Nire beste afizioetako bat artea da. Klasikoa batez ere. Gure arbasoek antzinaroan egurrez eta eskuz trentzaturiko sokekin eginiko aldamioekin eraikitako guztia miresgarria iruditzen zait. Eraikin eta eskultura “perfektu” haiei esker ezautzen dugu gure iraganaren zati handi bat, latinez eta grezirrez idatzitako eskuizkribuez gaiin, noski.
Hau naiz ni, Beñat. Lagunen lagun, karakter sutsua duena. Hitzak airean batzen ditut zentzua eman nahian, batzuek idatzi egiten dudala diote, nik nahioago dut hitzak batzea sentimendua eta zentzua duten textuak sortuz. Hau naiz ni, gustoko ez nauenak, ez dezala begiratu.