Iluntasunaren itzalean
Joan da eguzkia.
Ilun dago.
Argia desagertu da.
iluntasunaren itzalean dena berdina da.
Dena da beltza,
edo txuria?
Dena da arra,
edo emea?
Dena da mehea,
edo lodia?
Dena da polita,
edo itxusia?
Dena da hetero,
edo homo?
Ez dakit,
iluntasunaren itzalek ez diote ezer.
Ze ironikoa...
Begiak estalita dituztenak dira ezberdintasunak ikusten dituzten bakarrak.