Beldur dira
Beldur dira
Begiak estaltzen dizkigute,
Begiak,
Ahoa,
Belarriak…
Ez begiratu,
Ez ezer esan,
Ez ezer entzun.
Ez errealitatea ikusi,
Ez entzun egia dioenari,
Ez ezer esan egia entzun nahi duenari
Beldur dira
Beldur…
Beldur, zuk begiak irekitzeaz
Beldur, zuk egia entzuteaz
Beldur, zuk borroka oihuak egiteaz
Beldur, zu berdin sentitu
eta berdintasunez jokatzeaz
Beldur, zure esku eta garunaz gizarte heteropatriarkala suntsitzeaz
Beldur dira,
Beldur ditzagun,
Beraien amesgaiztoak egi bilakatu arte.