Sinistu ezinik
Berriro ere pantailaren aurrean naiz. Sinistu ezinik. Zuentzat txorakeriak izango dira, baina mundu honetan sartua dagoenak jakingo du zertaz ari naizen. Harrigarria izan da egun bakarrean hilabeteetan zehar lortutako bisitari kopuru bera lortzea hemen.
Orain dela 6 egun urte bat egin zuen lehen posta idatzi nuela, ''PISA'' delako frogaren inguruan kritika eginez. Behar handia sentitu nuen gai hura publiko egiteko, eta bai nire zein nire gelakideen diskonformidadea publikatzeko. Blogaren munduan lehen pausuak ematen hasi nintzen gehiegi jakin gabe.
Gutxi jakin baina asko ikasi. Urte bat beranduago, BOOM. Facebooken 163 aldiz elkarbanatutako post bat idatzi nuen. Elkarbanatzeen asuntoa brutala. Pozte nau nire mezua hainbeste zabaltzeak, noski, baina niretzako, garrantzitsuagoak dira jasotako erantzunak. Horiek dira benetan aurrera jarraitzen lagundu didatenak, lehen posta idatzi nuenetik ''Marikon!'' idatzi nuen arte, eta bidean datozen beste guztiekin ere berdina gertatuko zait.
Hortaz, mila esker nire mundutxo honetatik pasa zareten ehun da piko bisitari berriei, mila mila esker blogetik pasatzeaz gain zuen iritzia helarazi didazuen guztioi eta mila mila mila esker hasieratik irakurtzen nauzuen 15 inkondizionalei, zuei esker hau errazagoa izan baita, eta izango baita.
Atzo esan zidaten bezala: ''EGURRE!!!''