top of page

Antisemitismoa "augean" omen...

Aurrekoan irakurritako artikulu baten iritzia. Artikulua irakurri ahal izateko hemen klikatu.

Joan Elliassonek dioen bezala antisemitismoa geroz eta zabalduagoa dagoen joera da. Judutarren aurka beti egon da gutxiespen jarrera, hare gehiago Nazismoa hedatu zenean. Gaur egun ordea antisemitismoaren kontzeptua aldatu egin da. Judutarra izateak orain ez du gutxiespen konnotaziorik, judutarrak ez dira maila baxuagoko izaki bezala tratatzen alegia. Orokortzea da arazo nagusia, Palestina eta Israelen arteko gatazkek judutar GUZTIAK hiltzailetzat hartzea ekarri du, urteetan zehar, guk euskaldunok ere jasan izan dugu hau ETA gora ETA behera. Jendearen ezjakintasunak aurreiritziak sorrarazten ditu. Joaquin Sabinak bazioen bere kanta batean "Y es que hay que viajar antes de opinar, ¿o todos los vascos van con metralleta?¿o estan todos locos por ser de la ETA? Pues no, mire usted, habra unos que si, habra otros que no". Musulman zein judutarrekin arazo berdina sortzen da. Ni sionismoaren aurka nago baina judutarren ez nago judutarren aurka, jende askok ordea, sionismoaren aurka dago baina judaismoarekiko gorrotoa azaltzen du.

Hasteko, sionismo eta judaismoaren arteko aldea azaldu nahi nuke: Sionistak, beren lurraldea aldarrikatzen duten judutarrak dira, izan ere kristo ondorengo lehen mendetik judutarrak erbestean bizi behar izan dute. 1948an, Israel sortu zen, han aurkitu zuten beren lurraldea sionistek, ordutik, AEBn laguntzaz (bertako elite ekonomikoaren hainbat pertsona judutarrak dira) herri Palestinarra eraso dute eta beren lurraldea inbaditu dute sionistek. Hauen aurka egotea ulergarria iruditzen zait guztiz, ni ere hala nago eta. Judutarrak ordea, erlijio baten jarraitzaile besterik ez dira; errespetagarriak dira ateoak garenok bezala. Hau da, jendea informatu egin behar da, izan ere "antisemita" kontsideratzen ditugunak, sionismoaren aurka daude soilik.

Hau azalduta esan nahi nuke, neonazi eta faxistak situazio hontaz baliatzen direla antisemitismoa justifikatu eta zabaltzeko.

Bukatzeko, hitz hauek ONUtik datoz, Nazio Batuen Erakundetik, antisemitismoa zabaltzerik nahi ez badute, neonazien aurkako kanpainak egin beharko lituzke eta Isralekiko neurri gogorragoak hartu. Izan ere, debekaturiko armak erabiltzen dira Gazan ONUko kide den AEBk emandako diruarekin. NBEkin betiko kontua, hitz ugari eta ekintza gutxi edo alferrikakoak.

Artikuluarekiko dudan iritzia esan beharko banu, honakoa izango litzake: Antisemitismoa zabaltzen ari da, bai, baina komunikabide zein boterea dutenek gauzak azaltzen ez dituztelako. Bestalde, Jan Eliassonen hitzak, hitz hutsak iruditzen zaizkit eta Holocaustoko biktimen omenez eginiko ekitaldi baterako aurrez prestatuak, batere sentimendurik gabekoak. Ez da antisemitismoaren aurkako neurrik hartu, ezta hartuko ere NBEtik. Ukranian neonaziei lagunduz dabiltza boteretsuenak, eta Gazan berriz sionistei, genozidioak ekidin behar direla dio, genozidioak finantzatzen dituztenen esanetan dagoen tipo batek... Orduetan zehar hitz egin daiteke honi buruz, eta zenbat eta gehiago hitz egin, orduan eta argiago gelditzen da hitz hutsek zer nolako garrantzia duten, eta zenbateko ignorantzia sortzen duten. Mila esker irakurtzeagatik.

bottom of page