Ahots zakarra eta esku zikinak zituen gizona
Gaur bilera batetik itzultzen ari nintzela gizon bat sartu da autobusera, laneko arroparekin, zikin. Bere ahots latzak materiala iritsi zen edo ez galdetzen zion telefonoari, nire ondoan eserita zegoena parrez hasi da gizonaren ahotsa eta itsura ikusita, harritu egin nau horrek, baita haserretu ere. Gizonak, umorez, telefonoa eskegi duenean, ixitzeko agindu digu, eta eztarria garbitu ondoren, inoiz ahaztuko ez dudan ahots horrekin, galdera bat egin digu:
- Zuek zer uste duzue bizitza?
Ezin izan diot erantzun, ez naiz gai izan, txuri gelditu naiz, gainontzekoek burua makurtu dute, lotsatuta:
-Nitaz parre egin dezakezue, finean gizajo bat baino ez naiz, 11 urte teilatuetara igota lanean dabilen gizajo bat, ikasi ezazue, bestela ikusi nola nagoen ni, meatzariak behar direnean gauza onik ez, ikasi ezazue lan duin bat izateko, lana egiten duzue edo ikasten ari zarete? - jarraitu du, nik berak esandakoagatik nahiko unkituta ikasleak garela esan diot, datorren urtean batxilergoa hasiko dudala.
- Oso ondo! Zorionak! Dena gainditu al duzu?- Eskerrak eman eta gero baietz esan diot eta hitz egiten jarraitu du: - Batxilergoa? Hori zer da lehen BUP zena? nik DBH bakarrik ezagutu dut, gero lanean hasi nintzen...- gero nere lagunei galdetu die ea ikasle onak diren, haietako bi errepikatzaileak. Nahikoa izan da errepikatzaileak zirela esatea berak guri bizitza zer den irakasten jarraitzeko: - 10 urteko seme bat daukat, oraingoz ongi moldatzen da ikasketetan baina adin horrekin ez dakizu nolako garapena izango duen..._ Hurrengo geltokia nirea zen, txartela pasa eta gizon handi hartaz agurtu naiz, izerdiz eta hautsez beteriko eskua luzatu dit eta bi aldiz pentsatu gabe, nire eskuak ere zikindu ditu gizon honi errespetua eta miresmena erakusteko asmoz. Urte guztian zehar teilatuak konpontzen lan egiten duen gizon bat, estatu honetako milaka pertsonek bezala beraien seme-alabei hezkuntza duin bat ordaintzeko gai izateko baldintza benetan lazgarrietan lan egiten duen gizon bat, "politikutxoek" baina errespetu handiagoa merezi duten pertsonak. Eskua luzatu eta ikasteko esan dit, urtero badirela festak, orain ikasteko, eta ez drogarik hartzeko. Lekzio handia eman digu gizon honek. Hau aldatzen ez bada, prekarietatean lanean aritzeagatik hil daitekeen gizon bat.
Batu gaitezen.