Ez ahaztu iñoiz iñor ahaztua izan nahi ez baduzu.
Badira egunak, non, behin, bide bazterrean utzi nahi izan zenituenak gogora etortzen zaizkizun. Benetan ahaztu nahiko ez zenituzkeen pertsonak desagerrarazi nahi izanaren gatibu bizi zara. Nahita edo nahigabe, baztertutako pertsonak, bentan maite zenituenak edo oraindik maite dituzunak, inoiz ahaztea merezi ez dutenak, denak, gogora datoz bat-batean, batenbat bide atzean utzi nahi ez izan bazenu bezala.
Ez diezu berriro hitzik zuzenduko?
Ez diezu berriro agurrik egingo?
Bentan merezi dute zure akatsengatik betirako desagertu?
Ez ahaztu inoiz inor ahaztua izan nahi ez baduzu, jende asko galtzen da bizitza izeneko bide honetan, asko dabiltza bide bazterrean bidaia zurekin egiten hasteko zain, beste asko atzean utzi dituzu eta han gelditzearekin nahikoa dute, beste batzuk ordea zu harrapatu nahian dabiltza, zu ahaztu nahi ez zaituztelako, zuk beraiek ahaztea nahi ez dutelako, beti egon nahiko dutelako zure alboan, inork ez du merezi beraietaz ahaztea, lagunak badira ez behintzat.
Ez ahaztu inoiz inor ahaztua izan nahi ez baduzu.