top of page

MARIKON!

Zenbat aldiz entzun dudan ''roll'' hitza. Zenbatetan azaldu didaten, baino zein gutxitan erakutsi didaten hauei aurre egiten... Eta pentsatzen jarri ezkero, zenbat mugatu gaituzten (bai, gaituzten, lehenengo pertsonaren plurala, zu, ni eta hura, DENOK) ditxosozko inposaketa hauek.

Gogorra da, oso, gizarte batek inposatutako ''kanonetan'' sartzea, are gogorragoa iruditzen zait, guk, denbora (eta ez gutxi) behar izatea inposaketez inguratuta bizi garela ikusteko, eta zer esanik ez, ''rolletaz'' jabetu, eta onartzen ditugunean.

Edozein iskinetara begiratu ezkero konturatzen gara gure izaera kondizionatzen duen zerbait dugula. EDOZEIN IZKINATAN. Gizonezkoak gizonezkoekin, emakumeak emakumeekin, gaztelaniaz esaten dan bezala ''valga la redundancia'' mutil bat neskekin mutilekin baino hobeto eramaten bada ''marikon'' edo tankera horretako seudoirainak jasaten ditu. (seudoirainarena oraintxe asmatutakoa da, marikoia edo homosexuala izateak ez luke eta irainaren forma izan behar, baina berriro, gizarte puta hau). Eta ni banaiz oker dabilena, eta neskekin ondo eramateak marikoi bihurtzen baldin badu norbait, joder, Freddie Mercury handia baino MARIKOIAGOA NAIZ, eta gaur arte neskak izan ditut gustoko. Homosexual heterosexuala naiz, bai jauna, gracias querida suciedad, digo...sociedad. Ah! Ez, barkatu 17 urte ditut, orain 10 urte neska artean ikusi eta denak larrituta homesexuala izango nintzenaren beldur edo...

A ver, que me entere yo... Creo que me he perdido....

... Homosexuala banaiz, homosexuala naiz. Y tú te callas. No se hable mas. Baño,ez da kasua, badira urte batzuk beldur eta mespretxatzeko usadio hori galdu zutela, orain neska artean nabil eta: ''Joe! Que bien acompañado estas!'' BARKATU? Orain 10 urte marikon deitzen zenidan, eta orain ''Tonteas con todas'' esaten didazu?

HAIZAK! TXO! NI EZ NAUK ALDATU!

Ez dakit, baino niri gizartea ulertzeko eskuliburua ez dit inork eskeini.

Esperientzia propioan jasan izan ditut horrelakoak, asko inkontzienteki. Nik inkontzienteki onartu ere. Baino konturatu bezain laster gaitzetsitakoak ere baditut. Ez da erraza hemen idaztea, edozeinek irakur lezake, baina gertukoek badakite ongi nolakoa naizen eta zer bizi izan dudan. Eta errua ez da ''Marikon'' edo ''Mujeriego'' deitzen nauen horrena, beno, agian pixka bat bai, baina gizarteak ez balio esan, inposatu, zakilak zakil artean behar duela bizi, harreman sexualak edukitzeko izan ezik, gizarteak libre utziko baligu nahi duguna, nahi dugunean eta garrantzitsuena, NAHI DUGUNAREKIN egiten. Gizarte hau hobea litzateke, ez dut zalantzarik.

Aurreko guztia ulertu ez baduzu, joan zaitez txikitako jostailuak dituzun armairu edo kajoira eta begiratu. Zihur naiz neska izan ezkero ''barbie'', ''bratz'' eta ''baby bourne''taz josita edukiko duzula, eta mutila izan ezkero ''lego'', ''action man'' eta tankerakoez. Gainera neskek sukaldetxo bat izango zenuten, eta mutilek tailerra. Nik txikitan ez nuen gustuko hura, zergatik jasotzen zituen nire lehengusinak ume txikiak opari gisa eta nik pistolez eta ezpatez ornituriko gizon gihartsuak? Inkontzienteki onartzen nituen, baina 7 urte bete nituenean, familian ospatzen ari ginela etxeko eskaileretako deskantsilora igo eta denei isiltzeko agindu nien, eta gaur askotan entzun didaten erretolika bota nien lehenengoz, nire txikitasunean, handi sentituz, nire inozokerian, zentzudun: ''Zergatik dira denak mutilentzako opariak? A ber, action manak gustatzen zaizkit (Action man bat oparitu zidan osaba baten begirada errukitsua sentitu nuen) baino nik aita izan nahi dut, eta neskentzako opariak ere nahi ditut!'' Familiako oso laguna den batek, hori entzun bezain laster, atea ireki eta kotxean zen. Handik 30 minututara Alberto eta Maria izeneko bikiak beso artean nituen, Albertok body horia zekarren, eta Mariak morea, horrekin ere gustura ez eta aldatu egin nizkien. Hurrengo egunean, lehengusinak, bere panpinetako bat oparitu zidan, Plis-Plas izenekoa, beste biak bakarrik senti ez zitezen, hurrengo urtebetetzean kafetegi eta sukaldeko lanabesez beteriko set zoragarri bat oparitu zidaten eta hiru urte atzera oparitutako ''tailerra'' mostradore bezala erabiliz, hantxe zerbitzatzen nituen familiakoak nire umetxoak zaintzen zizkidaten bitartean.

Batenbat hau guztia irakurri eta hasiko zen ''Joder, benetako marikoia duk hau'' (eta ez dut esan hau guziaren kontrako protesta gisa eskolara soinekoarekin joan nintzela) beste batzuk ''Hori lata hori sartu dekena'' baina egongo da norbait, ziur naiz, benetan interesatu dena honetaz, eta benetan pentsarazi diodana. Ez da idatzi dudan testu onena, baina txarrena ere ez, egia esan lehenengo aldia da tankera honetako zerbait idazten dudala.

Baina beno, interesatzen zaionarentzat: Action Manak ditut, pistolak, eta lanabesak. Baita Umetxoak, biberoiak eta sukalderako tramankuluak. Eta neskekin hobeto eramaten naiz mutilekin baino. Hala ere, gizona naiz eta heterosexuala.

Orain hire eta nire artean, eziok utzi haizena izateari, ezak utzi gizarteak dioenak hi aldatzen. Hik jakin behar duk ze haizen, aludun gizona edo zakildun emakumea, homosexual edo heterosexual. IZAN HI! INORK INOIZ ESATEN DIKENA KONTUTAN IZAN GABE.

GERRA GIZARTE PUTA HONI, GERRA DEKLARATZEN DIOT, GAUR, HEMEN, NI IZATEA DEBEKATU NAUEN GIZARTE PUTA HONI. ETA GAUR ARTE BEZALA SISTEMA DISKRIMINATZAILE HAU IRAULTZEKO BORROKAN JARRAITUKO DUT, ETA ZU, DENA IRAKURRI DUZUN HORREK. NIRE ONDOAN JARDUNGO DUZU!

**(barka iezadazue ideien nahaste-mahastea, esan bezala lehenengo aldia da tankera honetako zerbait idazten dudala eta odola borborka hastean ez da kontrolatzerik. Mila esker irakurtzeagatik)

bottom of page